Ongi etorri Discover Japan x Basque-ra!

Japonia eta Euskal Herria lotzen dituen blog eleaniztunera ongi etorri!
Kaixo! Ni Txoko naiz, eta blog hau sortu dut.
“Japonieraz, Euskal Herriari buruz. Gaztelaniaz, Japoniari buruz. Euskaraz, bien arteko antzekotasunak eta aldeak.”
Blog honetan, Japonia eta Euskal Herriko kultura eta bizimodua partekatzen ditut.
Gaur egun, Euskal Herriko herri txiki batean bizi naiz, eta bertan oraindik ere euskara bizirik dago, jendearen eguneroko bizimoduaren parte delarik. Blog hau sortu nuen nire seme-alabek, bi kultura hauen artean hazten direnek, eta beraien inguruko pertsonek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten.
Blogaren edukia
Hizkuntza guztientzako artikulu komunez gain, hizkuntza bakoitzeko irakurleentzat interesgarriak diren edukiak eskainiko ditugu.
✅ Japonierazko orria (Euskal Herriari buruzko informazioa)
Euskal Herriko kultura, bizimodua eta gastronomia aztertuko ditugu.

✅ Gaztelaniazko orria (Japoniari buruzko informazioa)
Japoniako kultura, turismoa eta gomendioak aurkituko dituzu hemen euskal cultura aurpkezpenaren gain.

✅ Euskarazko orria (Kultura-konparaketa: Japonia vs Euskal Herria)
Kontatuko dizkizuet gure euskal kulturarekiko esperientzia eta Japoniaren eta Euskal Herriaren arteko antzekotasunak eta aldeak sakon aztertuketak.

Niri buruz

Japonian, ardoaren munduko aditua izan naiz eta Japoniako Sommelier Elkartearen Ardo Aholkularia eta Nazioarteko Kikisakeshi (sake-sommelierra) ziurtagiriak lortu ditut.
Bestalde, Euskal Herrian, japoniera irakatsi dut hainbat erakundetan, hala nola EOI Hizkuntza Eskola Ofizialean, baita bertako enpresetan ere.
Esperientzia hauetatik abiatuta, Japoniari eta Euskal Herriari buruzko informazio baliagarria partekatu nahi dut interesa duen ororentzat.